Entzuteko desgaitasuna duten pertsonak
Proposamen hauen barruan daude espezifikoki egokitatutako jarduerak —zeinu-hizkuntzako interpretazioarekin eta bestelako irisgarritasun-baliabideekin— eta berariazko egokitzapenik gabe egin daitezkeen bestelako jarduerak.
Parkean sartzeko txarteldegietan behar bezala seinaleztatutako erakusmahai bat dago, eta bertan indukzio-begizta magnetikoak daude audifonoak eta kokleako inplanteak darabiltzaten pertsonentzat. Gailua «T» posizioan jarrita, jendeari arreta ematen dioten langileen ahotsa argiago entzungo da.
Erdi Aroko herria
-
Egun osoan. Argia marraztu, momentua harrapatu
Erakusketa honetan «Eklipse bat. Mila begirada» lehiaketan hautatutako argazkiak daude, baita neska-mutilek «Eguzkiaren ezkutaleku handia» lehiaketarako egindako marrazkiak ere. Eklipsearen argazkien prestaketa ez ezik, haurrek fenomenoa nola irudikatzen duten ere agertzen da irudietan.
-
-. Hasiera instituzionala eta Eklipse 0.0 hitzaldia - Jarduera egokitua
Jarduera honetan Eguzkiaren eklipse osoaren faseak, egunean zer fenomeno ikusiko diren eta segurtasunez behatzeko behar diren aholkuak azalduko dira. Zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta begizta magnetikoarekin.
-
-. (12) Eklipse bat irakurtzeko orrialdeak - Jarduera egokitua
Eklipseen zeharreko bidaia liburuen bitartez: mitologia, kondairak, gertaera historikoak, misterioa, zientzia-fikzioa eta Eguzkiaren alde baterako desagerpena irudikatu eta kontatzeko askotariko moduak. Zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta begizta magnetikoarekin.
-
-. Zunda-globo Misioa: estratosferara bidean - Jarduera egokitua
Batxilergoko sei ikaslek eklipsean jaurtiko duten plataforma estratosferikoa aurkeztuko dute, eta harekin batera, baita barruan zer sentsore eta tresna eramango dituen ere; horrez gain, atmosfera aztertzeko eta Ilargiaren itzalaren irudiak altitude handian egiteko zer esperimentu egingo diren ere azalduko dute. Zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta begizta magnetikoarekin.
-
-. Meteorologiari eta eklipsearekin lotutako bestelako alderdiei buruzko hitzaldia - Jarduera egokitua
Eguneko egoera atmosferikoei buruzko eta Eguzkiaren eklipse osoa behatzearekin lotutako bestelako ingurumen-fenomenoei buruzko dibulgaziozko hurbilketa. Zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta begizta magnetikoarekin.
-
-. Eklipse 0.0
Eguzkiaren eklipse osoaren hastapenak: eklipsea zer den, zer fase dituen, egunean zer fenomeno ikusi ahal ditugun eta nola gozatu hartaz segurtasunez. Begizta magnetiko bidezko emisioa.
-
-. Eklipsearen inguruko zientzia, behaketa eta ikerketari buruzko hitzaldia
Jardunaldiaren programan jasotako dibulgaziozko saioa. Eduki zehatza jakinaraziko dugu behin betiko izenburua eta deskribapena ditugunean. Begizta magnetiko bidezko emisioa.
-
-. Espektroskopia, astronomian: Eguzkitik galaxietara eta handik haratago
Astrofisikaren tresna nagusiei buruzko elkarrizketa: argiaren analisia. Espektroskopiari esker objektu oso desberdinen, hala nola Eguzkiaren eta galaxia urrunenen, konposizioa eta bestelako ezaugarri fisikoak ezagutu ahal ditugu. Begizta magnetiko bidezko emisioa.
Azoka
-
-. Bibliobusa eta irakurketa-txokoa
Egunaren programazioan liburuei eta irakurketari zuzendutako gune lasaia.
-
-. Instante, Hodei magoarekin - Jarduera egokitua
Eklipsearen egunerako bereziki sortutako magia-ikuskizuna. Bertaratutakoen partaidetzaren, umorearen eta askotariko ilusionismo-efektuen bitartez, jolasten da une bakan, labur eta errepikaezinen ideiarekin; halako uneak, guztiak bezalaxe, lipar batean baino ez baitira gertatzen. Zeinu-hizkuntzako interpretearekin.
-
-. Eguzkiaren eta Ilargiaren dantza kosmikoa eklipsean - Jarduera egokitua
Eklipsea sortzen duten mekanismo astronomikoak azaltzeko murgiltze-saioa, kupula puzgarrian. Zeinu-hizkuntzako interpretea argi gorri batez argiztatuta egongo da, hari jarraitzea errazagoa izan dadin eta proiekzioa ahalik eta gutxien oztopatzeko.
-
-. Sendaviva zirkua
Ez da egokitzapen espezifikorik behar zirku-ikuskizun honetaz gozatzeko.
-
-. Eklipsearen simulagailua, erabateko murgilketa - Jarduera egokitua
Murgiltze-kabina batean egindako esperientzia honek eklipse osoaren sentsazio batzuk aurreratzen ditu argiak, soinua eta tenperatura aldatuz. Saioan zeinu-hizkuntzako interpretazioa egongo da.
Hegaztitegia
-
-. Hilaren 12an, zera kontatuko dizut: eklipse bat! - Jarduera egokitua
Familia osoarentzako saio honetan, Luisa eta Marisa ipuin-kontalariek eklipsera arteko itxaronaldia istorio, jolas eta abestiekin girotuko dute. Zeinu-hizkuntzako interpretearekin.
Aintzira
-
-. Pilots
Zirku eta umorezko ikuskizun ibiltaria, pilotu eszentriko batzuek eta haien bizikletek gidatuta. Monozikloak, askotariko neurrietako bizikletak, akrobaziak, malabarak eta ikusleen partaidetza uztartzen ditu.
Behaketa-gunea
-
-. Eguzkiaren behaketa SunGun sistemarekin - Azalpen egokitua
SunGun sistemaren funtzionamenduari buruzko eta eklipsearen lehen faseetan eguzki-diskoaren gainean gertatzen ari denari buruzko azalpen irisgarria. Zeinu-hizkuntzako interpretearekin.
-
-. Musika zuzenean txaleko bibratzaileekin - Jarduera egokitua
Musika-esperientzia txaleko bibratzaileen bidez ere bizi ahal izango da. Txalekoek musikaren maiztasunak eta erritmoa bibrazio bihurtzen dituzte. Erreserbatu ahalko dira aldez aurretik hemen eskatuta: eklipse@nicdo.es.
-
-. Fly Me To The Moon
Clown- eta mimika-ikuskizun bisual honetan Ilargiranzko bidaia berezia bati ekin dioten bi pertsonaia dira protagonista. Birentzako bizikleta bat, akrobaziak eta olerki bisuala. Jarduera behaketa-gunetik aparkalekuranzko ibilbidean izango da.