Izarren Eskola
Izarrak + Eklipse
Izarren Eskola: Eklipse edizioa
2025-2026 ikasturtean, Izarren Eskola hezkuntza-programak EKLIPSE izango du dibulgazio- eta prestakuntza-proposamenen ardatz nagusi. Hezkuntza-ziklo bakoitzeko curriculumetara egokituta, gainera, fenomeno astronomiko honen sakonera ikasleengana hurbiltzeko bereziki diseinatutako elementu eta azpiegitura berriekin aberastuko dira.
2025/2026 hezkuntza-programa
Izarren Eskola Eklipse edizioa gure ikasleak gertakari hau ulertu eta gertutik bizitzeko prestatzeko modua izango da. Esperientzia berrien bidez fenomenoa xehetasunez hurbilduko dugu. Emango diren edukiak hezkuntza-maila guztietara egokituta egongo dira, Haur Hezkuntzatik Batxilergora arte.
Eraiki zure eguzki-proiektagailua
Zure eguzki-proiektagailua eraiki nahi al duzu eklipsearen egunean erabiltzeko? Hemen jarraibide erraz batzuk uzten dizkizugu, jarduera modu autonomoan edo zure irakaslearen laguntzarekin egin ahal izateko. Deskargatu zuretzat prestatu dugun fitxa.
Zer behar duzu?
Papera, guraizeak eta txintxeta bat besterik ez dituzu behar.
Eraiki zure Eguzki-Lurra-Ilargia sistema
Helburua da eklipse bat gertatzen denean sortzen den sistema ulertzea. Jarduera honek biraketa- eta translazio-mugimenduak ikusteko aukera ematen du: Lurra Eguzkiaren inguruan biraka eta Ilargia Lurraren inguruan biraka.
Zer behar duzu?
Guraizeak, margoak eta koadernagailuak. Koloreztatu eta moztu puntu-lerroa jarraituz. Zulatu eredua mugiaraziko duten puntuak eta lotu piezak koadernagailu batekin.
Zer dakizu eklipseei buruz?
Taldea talde txikitan banatzen da, eta modu atseginean lehiatzen dira. Talde bakoitzak elkarlanean erantzuten dio txandaka antolatutako galdera sorta bati. Pertsona batek aurkezle edo moderatzaile lana egiten du, eta galderak ozenki irakurtzen ditu, bata bestearen atzetik. Bitartean, parte-hartzaileek arretaz entzun eta erantzunak eranskineko orrian jasotzen dituzte.
Zer behar duzu?
Deskargatu fitxa eta inprimatu. Ondoren, moztu galdera bakoitza puntu-lerroa jarraituz eta… probatu zeure burua!