Segurtasuna + aholkuak
#1
Begi segurtasuna
Nola behatu eklipsea ikusmena kaltetu gabe
Eguzki-eklipse bat behatzea segurua da soilik argia murrizten duten eta erradiazio kaltegarria blokeatzen duten sistemak erabiliz. Hemen aurkituko dituzu eklipsea segurtasun osoz behatzeko beharrezko aholkuak, hala nola, eguzki-iragazki ziurtatua duten betaurrekoak nola aukeratu eta proiekzio bidezko zeharkako metodoak, fenomenoa zure ikusmena arriskuan jarri gabe gozatu ahal izateko.
Segurtasuna funtsezkoa da
Segurtasun-jarraibideak bete gabe eguzki-eklipse bat behatzeak ikusmena modu atzeraezinean kaltetu dezake. Horregatik da hain garrantzitsua jarraian zehazten diren segurtasun-neurriak hartzea.
Zer da segurua?
Homologatutako eklipse-betaurrekoak
– Egiaztatu argi eta garbi EN ISO 12312-2:2015 araua adierazten dutela
– Benetako CE marka dutela
– Fabrikatzailearen izena ikusgai dutela
– Erabilera-argibideak, oharrak eta, hala badagokio, iraungitze-data jasotzen dituztela
Gainera, egiaztatu iragazkia egoera onean dagoela, marradurarik, eremu argirik edo kalte ikusgarririk gabe. Baldintza hauetakoren bat betetzen ez bada, ez erabili.
Eguzki-iragazki espezifikoak
Teleskopio, prismatiko edo kameretarako eguzki-iragazki espezifikoak, beti tresnaren aurrealdean jarrita.
Ez begiratu Eguzkiari zuzenean
Proiektatu Eguzkiaren irudia pantaila batean eta begiratu pantaila; inoiz ez begiratu Eguzkiari zuzenean.
Erabili homologatutako betaurrekoak eta eguzki-iragazki espezifikoak.
Saihestu Eguzkiari zuzenean begiratzea, eta erabili horretarako bereziki diseinatutako betaurreko eta iragazki homologatuak.
Garrantzitsua da: zure segurtasunerako eta zure ikusmen-osasuna zaintzeko.
"Eguzki eklipsea Iruñetik (1905)"
AGN. Fot_Martinez_Berasain_377
Zer ez da segurua?
Eguzkitako betaurreko arruntak
Eguzkitako betaurreko arruntak ez dira seguruak eklipsea behatzeko, oso ilunak edo kalitate onekoak izan arren.
Homologatu gabeko materialak
Beira ketuak, erradiografiak, CDak, DVDak, disketeak edo plastiko beltzak.
Etxeko iragazkiak
Etxean egindako iragazkiak teleskopio, kamera edo prismatikoetarako.
Iragazki espezifikorik gabeko gailuak
Aurrealdean iragazki espezifikorik ez duten prismatikoak, teleskopioak edo kamerak Eguzkira zuzenduta erabiltzea.
Kaltetutako eklipse-betaurrekoak
Apurtuta, tolestuta, marratuta edo fabrikatzailearen identifikaziorik gabe dauden betaurrekoak ez dira seguruak.
Zure ikusmen-osasuna arriskuan jar dezakezu
Zerrenda honetan agertzen diren edozein elementu erabiltzeak kornea larri kaltetzea eragin dezake, konturatu gabe ere.
Garrantzitsua da atal honetan adierazitako jarraibideak betetzea zure osasuna zaintzeko.
Eta nire betaurrekoak…
seguruak al dira?
Eguzki-eklipse bat behatzea esperientzia liluragarria izan daiteke, baina babes egokirik gabe egiteak kalte larriak eta atzeraezinak eragin ditzake erretinan. Horregatik,
funtsezkoa da erabiltzen diren betaurrekoak horretarako bereziki diseinatuta daudela eta segurtasun-arauak betetzen dituztela ziurtatzea.
ISO arau egokia
Ziurtatu betaurrekoek argi eta garbi adierazten dutela EN ISO 12312-2:2015 araua betetzen dutela. Hau da Eguzkia zuzenean behatzeko balio duen bakarra. ISO 12312-1 bakarrik aipatzen badute, ez dira seguruak eklipseak behatzeko.
Benetako CE marka
Europar Batasunean erosi badira, egiazko CE marka izan behar dute, laborategiko probek bermatua. Ez da nahikoa marka inprimatuta egotea justifikaziorik gabe.
Etiketatze osoa
Egiaztatu fabrikatzailearen izena, erabilera segururako oharrak, kontserbazio-jarraibideak eta, hala badagokio, iraungitze-data agertzen direla.
Iragazkiaren egoera fisikoa
Ez erabili marratutako, tolestutako, askatutako, eremu argiagoak dituzten edo bestelako akats ikusgarriren bat duten betaurrekoak. Akats txiki batek ere argi arriskutsua
igarotzea ahalbidetu dezake.
Iturri fidagarriak kontsultatu
Planetarioek, elkarte astronomikoek eta erakunde zientifikoek kalitate-kontrolak gainditu dituzten produktuak gomendatzen dituzte.
Ondo berrikusi zure betaurrekoak
Ziurtatu eklipsea ikusteko bereziki diseinatuta daudela. Funtsezkoa da jarraian adierazitako baldintzak betetzea.
Erabilera seguruko protokoloa:
Lurzoruaren araua
Erabateko babesa bermatzeko, zure eklipse-betaurrekoak erabiltzerakoan jarraitu beti ordena hau: Eguzkia begiratu aurretik, begirada lurrera bideratu, betaurrekoak behar bezala jarri, eta soilik ondoren altxa burua fenomenoa behatzeko.
Modu berean, behaketa amaitzean, lehenik berriro lurrean begiratu, eta zure begiak argi zuzenetik babestuta daudenean, kendu betaurrekoak. Pauso sinple honek, betaurrekoak jartzen edo kentzen dituzun bitartean, zure erretinak eguzki-erradiazioaren distira arruntak jasatea saihesten du.
#2
Autobabesa
Hidratazioa
Eraman ura, edateko. Gutxienez pertsonako bi litro izatea gomendatzen da. Abuztuan, tenperatura 35 °C-tik gorakoa izan daiteke.
Kanpoko bateria
Eraman kanpo-bateria bat mugikorrerako, erabat kargatuta. Sareek gainezka egin dezakete, eta mugikorra da zure larrialdiko konexio bakarra.
Linterna + bateriak
Eraman linterna, eta ordezko pilak. Eklipsea amaitzen denerako, gaua izango da, eta autora itzultzeko hura beharko duzu.
Arropa egokia
Eraman arropa arin eta transpiragarria arratsalderako, eta janzkiren bat gehiago gauerako. Iluntzean freskatu egin ohi du.
Mapak
Deskargatu inguruetako offline mapak edo erabili mapa fisikoak. Estaldurarik ez badago, GPSak ez du funtzionatuko.
Medikazioa
Sendagairen hartzen baduzu, eramazu eguneko dosia. Inguruetako farmaziak jendez lepo egon litezke..
#3
Suteen prebentzioa
Aparkalekua
Ez aparkatu landaredia idorrean. Motorraren beroak sutea eragin lezake.
Suak
Ez piztu surik, ez egin barbakoarik eta ez erabili kanpin-gasik. Debekatuta dago sua aisiarako erabiltzea lurzoru ez-hiritarrean.
Zigarro-kinuak
Ez bota zigarrokinik zelaira. Ziurtatu ondo itzali duzula, bota aurretik. Eraman hautsontzi eramangarria.
Kristalak
Ez utzi kristalezko botilarik eguzkitan, suteak eragin litzakete.
Hondakinak
Ez bota hondakinik lurrera. Eraman poltsak, sortzen duzun zaborra bildu eta zure herriko edukiontzietara botatzeko.
#4
Mugikortasuna
Bazterrean gelditzea
Ez zaitez geratu bazterbidean eklipsea ikusteko. Debekatuta dago, eta istripu-arrisku handieneko egoera da.
Plangintza vs. inprobisazioa
Saihestu alferrikako joan-etorriak eklipsearen aurreko edo ondorengo orduetan. Ahal bada, ikusi eklipsea zure herritik.
Erregaia
Bete autoaren depositua abuztuaren 10a baino lehen. Inguruetako gasolindegiak jendez lepo egon litezke.
Beharrezkoak ez diren joan-etorriak
Saihestu baso-pistetatik eta landa-bideetatik autoz ibiltzea. Seinalerik, argirik eta mugikorraren estaldurarik ez izatea zure segurtasunerako arrisku larria da.
Aparkaleku ofiziala
Ez utzi autoa arekan, ezta finken sarbideetan ere.
Lehentasunezko ibilgailuak
Eman bidea beti larrialdietako ibilgailuei.
#5
Eklipsearen ondorengo joan-etorriak
Presarik gabe
Itxaron gutxienez 30 minutu eklipsea amaitzen denetik hasita, zure autora itzultzeko. Errepideak autoz gainezka egongo dira.
Perseidak
Gera zaitez Pertseidak ikustera: abuztuaren 12an iritsiko da gorenera ozar-izarra. Eklipsetik gutxienez ordubete igaro arte itxaroten baduzu, zirkulazio nabarmen arinagoa topatuko duzu.
Linterna
Eduki linterna eskura, zure autora edo etxera itzultzeko.
Autoko argiak piztuta
Autoz egingo baduzu itzulera, piztu argiak aparkalekuan bertan. Nahitaezkoa da ikuspen urriko egoeretan.
Debekatuta bazterrean gelditzea
Ez geratu bazterbidean. Gauez eta zirkulazio handia badago, harrapatze-arriskua oso handia da.
Seinaleen lehentasuna
Bidegurutzeetan, jarraitu agintarien argibideei.