Jarduerak Sendavivan.
Familia Esperientzia
Jarduerak Sendavivan
Sendaviva jardueraren ordutegia abuztuaren 12rako
Sendaviva-ko programazio irisgarrirako estekak
Mugikortasun urriko pertsonak
Entzuteko desgaitasuna duten pertsonak
Ikusteko desgaitasuna duten pertsonak
Jarduera motak
Erakusketa
Erakusketak argazkigintzaren begiradak eta haurren interpretazioak uztartzen ditu, abuztuaren 12ko eklipse osoa inspirazio-iturri hartuta.
2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren haritik Iruñeko Planetarioak antolatutako “Eklipse bat. Mila begirada” argazki-lehiaketan eta “Eguzkiaren ezkutalekua” marrazki-lehiaketan aukeratutako obrak daude erakusketa honetan. Batetik, argazkiak apirilaren 28an eta 29an egindako ekimen baten emaitza dira; izan ere, egun horietan, eguzkiak eklipsean eginen duen ibilbidea egin zuen zeruan. Saiakuntzak aukera eman zuen behaketa-lekurik onena hautatzeko eta konposizioarekin esperimentatzeko, baita datozen hamarkadetan parekorik izanen ez duen fenomeno atmosferiko aparta harrapatzeko jendea prestatzeko ere. Bestetik, marrazkiek, 3 eta 13 urte arteko haurrek egindakoek, eklipsearen alderdirik sortzaileena eta irudimentsuena dakarkigute, eta haiek fenomenoa nola ulertzen duten eta nola espero duten bizitzea erakusten digute.
Argazkiek eta marrazkiek gertakari berari buruzko begirada eskaintzen dute, elkarren osagarri: behaketa eta irudimena, prestaketa eta emozioa, osotasunaren itzal zoragarriaren azpian.
Antolatu:
Planetario de Pamplona
Publikoa:
Publiko guztientzat
Idioma:
Gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez
Accesibilidad:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria, Be My Eyes aplikazioaren bidez.
Hitzaldiak
Zer da Eguzki-eklipse osoa? Zer beste eklipse mota ikus ditzakegu? Zein dira eklipse baten faseak? Zer biziko dugu gaur?
Egin zaitez eklipseei buruz jakin beharreko guztia ezagutzeko dibulgazio-hitzaldi honetara, eta ezagutu zergatik den abuztuaren 12a egun historikoa.
Hitzaldi honetan, existitzen diren fenomeno astronomiko ikusgarrienetako bat bete-betean ulertu eta gozatzeko prestatuko zaitugu. 30 minututan, eguzki-eklipse bat zer den eta osoa izan dadin zer baldintza bete behar diren ikasiko duzu, baita haren faseak eta une bakoitzean behatu eta senti ditzakegun ondorioak ere: Ilargiak Eguzkiarekin duen lehenengo “kontaktutik” hasi eta osotasun ikusgarriraino.
Gainera, behaketa segururako aholku praktikoak emango dizkizugu, eta gaur biziko dugun eklipsea zerk egiten duen berezi azalduko dizugu. Ezagutzatik, jakin-minetik eta emozioetatik abiatuta, esperientzia kolektibo ahaztezin baten parte izan zaitezen.
Hizlariak:
Planetario de Pamplona
Formatua:
Hitzaldiak
Publikoa:
Publiko guztientzat
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta begizta magnetikoarekin.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.
Hitzaldiak
Mitoak, kontakizunak, errealitatea eta fikzioa liburuen argitara.
Eklipseei buruzko mendeetako narratiban barrena egindako ibilbidea: zeruko eta jainkoen mitoak, kondairak eta benetako edo irudikatutako historia, misterio-lekuak, zientzia- eta fikzio-tramak edo bazterketaren eta bakardadearen metaforak.
Asun Maestro, Nafarroako Gobernuko Liburutegi Zerbitzuko zuzendari ohia.
Formatua:
Hitzaldiak
Publikoa:
Guztientzako modukoa
Hizkuntza:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta begizta magnetikoarekin.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.
Hitzaldiak
STEAM bokazioak Planetarioko jardueraren funtsezko zutabea dira, eta horiek sustatzeko egiten den hezkuntza-programetako bat Ikerketako Batxilergoa da. Ikasturte honetan, ikasleek 6 proiektu egin dituzte, eklipsea osorik ikusiko den zerrenda guztian barrena 20 globo estratosferikoren jaurtiketa koordinatuko duen Estatuko proiektu baten barruan. Estatuko proiektuaren testuinguruan eta Iruñeko Planetarioaren tutoretzapean, Batxilergoko 6 ikaslek globo estratosferiko bat jaurtiko dute Sendaviva parketik. Aurkezpen honetan, parte-hartzaile bakoitzak estratosferara zer elementu bidaliko diren azalduko du, zer neurtuko den eta zertarako.
Basoko eta Plaza de la Cruz institutuetako ikasleek parte hartu dute Ikerketako Batxilergoa programako proiektu honetan, Iñaki Ordoñez Iruñeko Planetarioko astrofisikariaren tutoretzapean.
Ikerketako Batxilergoa programako ikasleak
Plaza de la Cruz BHI
Eugen Chiriac
Alex Dorronsoro Ivalinov
Martina Martín Andrades
Basoko BHI
June Jauregui
Alba Olaverri Rubio
César Paez Parra
Norentzat:
Publiko guztiarentzat
Hizkuntza:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, zeinu-hizkuntzako interpretearekin eta begizta magnetikoarekin.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.
Hitzaldia
Dibulgazio zientifikoko hitzaldi honetan fisikarekin, meteorologiarekin eta fenomeno naturalen behaketarekin lotutako ideiak, esperientziak eta ezagutzak partekatuko dira. Adin guztietako pertsonengan jakin-mina piztea eta ezagutza zientifikoarekiko interesa sustatzea dira saioaren helburuak.
Arnaitz Fernández, fisikaria eta dibulgatzaile zientifikoa.
Norentzat:
Publiko guztiarentzat
Idioma:
gaztelaniaz, euskaraz
Irisgarritasuna:
- Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat
- Entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako jarduera, zeinu-hizkuntzako interpretearen eta begizta magnetikoaren bidez.
- Jarduera irisgarria ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat
Hitzaldia
Eguzki-eklipseei buruz ari garelarik, zerura begiratu ohi dugu. Baina fenomeno horrek izaki bizidunen portaeran ere eragiten ditu aldaketak. Argia bat-batean gutxitzean, hegazti, ugaztun eta baita pertsonengan ere erreakzioren bat sortzen ahal da, eta aukera paregabea izaten da inguruneko ezohiko aldaketen aurrean nola erreakzionatzen dugun aztertzeko. 2026ko abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren harira hainbat proiektu zientifiko bultzatuko dira. Besteak beste, Sendavivak Estatuko hainbat ekimenetan parte hartuko du, eklipseak irauten duen bitartean hainbat animalia-espeziek zer-nolako erantzuna izaten duten aztertzeko eta ikerketetarako balio handia duten datuak lortzen laguntzeko. Saio honetan, ekimen horren berri eta unibertsitateekin, ikerketa-zentroekin eta erakunde zientifikoekin elkarlanean egindako beste zenbait ekimenen berri ere emanen da. Gainera, Iruñeko Planetarioak parte hartzen duen beste proiektu batzuk aurkeztuko dira, hala nola globo estratosferikoen jaurtiketak edo gaueko zerua aztertzeko fotometroen sareak. Astronomia, biodibertsitatea, psikologia eta teknologia uztartuta jakintza sortu eta zientzia gizartera hurbiltzen ahal dela erakusten duen adibide bikaina.
Efrén Fernández, Sendavivako Ingurumen Saileko proiektuen koordinatzailea; eta Maria Uresandi, Planetarioko jarduera zientifikoaren koordinatzailea.
Norentzat:
Publiko guztiarentzat
Hizkuntza:
gaztelaniaz
Irisgarritasuna
Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat
Entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako jarduera, begizta magnetikoaren bidezko emisioari esker
Jarduera irisgarria ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat
Hitzaldiak
Itxuraz, eklipse batek eta urruneko galaxien azterketak ez dute lotura handirik. Bata gertu gertatzen da, gure zeru hurbilean; besteak distantzia irudikagaitzak aztertzen ditu. Hala ere, bata eta bestea hari ikusezin berak lotzen ditu: argiak, eta argia interpretatzeko gure gaitasunak. 1868ko abuztuaren 18ko eklipsea inflexio-puntua izan zen teknika espektroskopikoen garapenean; izan ere, eguzkiaren kanpoko geruzak lehen aldiz fotosferak itsutu gabe behatzeko aukera izan zuten, eta lerro-espektro ezezagun bat hauteman zuten, gerora helioaren deskubrimendua ekarri zuena. Argiak astroen konposizio kimikoari buruzko informazioa duela frogatu zuen aurkikuntza horrek, eta horri esker garatutako tresna eta metodoak lagungarri izan ziren espektroskopia unibertsoa aztertzeko ezinbesteko tresna bihur zedin.
Ana Monreal, Herbeheretako Leidengo Behatokiko astronomoa, galaxien fisikan eta izararteko ingurunean espezializatua; eta Peter Weilbacher, Potsdameko (Alemania) Leibniz Astrofisika Institutuko astronomoa.
Público:
Publiko guztiarentzat
Hizkuntza:
ingelesez
Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat
Entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako jarduera, begizta magnetikoaren bidezko emisioari esker.
Jarduera irisgarria ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat
Ikuskizuna
Iruñeko Planetarioaren plataforma estratosferikoaren zuzeneko aireratzea.
Zunda-globo Misioa aireratzea dibulgazio- eta zientzia-proiektua da, non Batxilergoko ikasleek parte hartzen duten, Iruñeko Planetarioarekin batera, BI+ programaren haritik. Karga zientifiko erabilgarria eta erregistro- eta transmisio-karga elektronikoa ezagutuko ditugu, baita, 35.000 metro altueran, tenperatura-, hezetasun- eta presio-datuak neurtuko dituzten sentsoreak ere. Hegaldian, eklipsearen 360 graduko irudiak hartuko dira eta zuzenean jarraituko dugu nola igotzen den estratosferan barrena, muturreko baldintzetan atmosferaren jokabidea ikertzeko.
Formatua:
Ikuskizuna
Antolatzailea:
Iruñeko Planetarioa, Ikerketa Batxilergoko programako ikasleekin.
Publikoa:
Guztientzako modukoa
Mimo-ikuskizuna
"Fly me to the moon” alegiazko bidaia bat da, bi pailazok Ilargira egindakoa.
Tandema: bi laguntzeko bizikleta.
Bidaia: hemen eta han artean gertatzen den guztia.
Ilargia: esna amets egin nahi dugun guztion helmuga.
Clown-bikotea: deskalabruaren eta poesiaren funanbulistak.
Hegan egiten duen bizikleta bat, egurra, burdina, hautsa, zapata lodiak eta bekainetarainoko kapelak.
Zain dugu Ilargia.
"Fly me to the moon” alegiazko bidaia bat da, bi pailazok Ilargira egindakoa.
Ameslariaren balentria da. Bi pertsona xaloren balentria.
Azkarregi dabilen mundu batean,
clown-a etenaldi bat izan daiteke, momentu eguzkitsu bat.
"Fly me to the moon"-ek horixe izan nahi du:
gauza errazez beteriko momentu bat,
hala nola barre egiteaz, entzuteaz, aho bete hortz geratzeaz edo jolasteaz.
Formatua:
Mimo - ikuskizuna
Konpainia:
La trencadora
Publikoak:
Guztientzako modukoa
Hizkuntza:
Mimika
Irisgarritasuna:
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria den jarduera.
Esperientzia
Senti ezazu, aldez aurretik, eguzki-eklipse osoaren esperientzia sentsoriala gure murgiltze-kabinan.
Sar zaitez instalazio horretan eta esperimenta ezazu, lehen eskutik, nola hautematen den osotasuna eguzki-eklipsean. Bizipen zeharo sentsoriala da, non osotasunaren giroa sortzen den, efektu bisualen, soinu-efektuen eta tenperatura-aldaketa nabarmen baten bidez; fenomenoaren aurrerapen errealista eta zirraragarria da, benetan gertatu baino lehen harekin gozatzeko aukera ematen duena.
Formatua:
Murgiltze-esperientzia
Antolatzailea:
Iruñeko Planetarioa
Publikoa:
Guztientzako modukoa
Idioma:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Formatua:
Murgiltze-esperientzia
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- 17:00etatik 17:15era bitarteko saioa, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, zeinu-hizkuntzako interpretearekin.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, eklipsearen sonifikazioa entzuteko aukera ematen duten entzungailuen bidez.
Esperientzia
Nafarroako Liburutegi Zerbitzuak bibliobusa ekarriko du Sendavivara, astronomiari buruzko obren sorta bikain bat hautatuta. Bisitatu irakurketa-gunea eta ez galdu unibertsoa liburuen bidez ezagutzeko aukera hau.
Norentzat: Publiko guztiarentzat
Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz
Antolatzailea: Nafarroako Liburutegi Zerbitzua
Jarduera irisgarria entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat
Erakusketa
2026an, 2027an eta 2028an Espainiak gertakari paregabe bat izanen du: hiru eguzki-eklipse elkarren segidan, bana hiru urteetan. Horregatik, Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioak (FECYT) eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) FOTCIENCIA Eclipses erakusketa ekoitzi dute, argazkien bidez goza dezagun gertakari horretaz. Kosmoseko gertaerekiko eta lurreko geure bizipenekiko geure harremanaz ere gogoeta egin dezagun.
Eklipseetan zeruan zer gertatzen den behatzeko gonbitea egiten du ibilbideak eta zientzia-ikerkuntzarekin, ezagutzarekin, berrikuntzarekin eta teknologia-garapenarekin lotzen ditu fenomeno horiek. Argi-ilunen jolasak, kosmikotik mikroskopikora doazen eskalak... Eta, erdian, horri guztiari zentzua emateko ahalegina egiten duen gizakiaren begirada.
FOTCIENCIA Eclipses erakusketako komisarioa Fernando de Retes (Cosmos Creativo) da, ACTS Sarekoa; hain zuzen ere, artearen, zientziaren, teknologiaren eta gizartearen interrelaziotik eratorritako ikuspegiak eta sentsibilitateak bateratzeko, eta hartara, eklipseei buruzko ikuspegi zabala eta informazio esanguratsua eskaintzeko.
Formatua:
Erakusketa
Antolatzaileak:
Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (FECYT) eta Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia (CSIC)
Publikoa:
Guztientzako modukoa
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria
Ikuskizuna
Hodeiren magia-ikuskizuna (2025eko Espainiako Magia Saria), eklipserako propio prestatua.
Abuztuaren 12ko gauean zerbait aparta eta errepikaezina gertatuko da. UNE batez gertatuko da, behin baino ikusi ezin diren fenomeno paregabeekin gertatu ohi den bezala.
Une zehatz bat. Efimeroa. Errepikaezina.
Horrekin batera, Hodeik (2025eko Espainiako Magia Saria) egun horretan bertan baino bizi ezin izanen den ikuskizuna dakar, behin baino gertatuko ez den esperientzia berria...
Emanaldian denborak bere arauak hausten dituela dirudi. Bat-etortze ezinezkoek, dagoeneko hartuta dauden erabakiek eta familia osoarentzako efektu berriek ideia berera garamatzate: une batzuk ez dira behatzen, bizi egiten dira.
Parte-hartze, umore eta ezustekoz betetako saioa, non publikoak ez duen bakarrik begiratzen; aitzitik, gertakizun dagoenaren parte da.
Eta dena amaitutakoan sentsazio bat nagusituko da: zeruan UNE batez gertatu dena bezala, berriro ere gertatu ez den zerbait ikusi dugu.
Formatua:
Magia-ikuskizuna
Konpainia:
Hodei magoa
Publikoak:
Guztientzako modukoa, 5 urtetik gorakoentzat
Hizkuntza:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Erakusketa
Gure kupula puzgarrian egindako proiekzioari esker eklipseen ondorioz sortzen diren sekretu zerutiarrak ezagutu ahal izanen ditugu.
Proiekzio murgiltzailea izanen da kupula puzgarriaren barruan, fenomeno horren mekanismo astronomikoak eskala handian ulertzeko. Gure izarra nolakoa den aztertuko dugu, ilargi-faseek izaten duten dinamika, baita eguna une batez gau bihurtzea eraginen duen hiru dimentsioko lerrokatze zehatza ere.
Norentzat: Publiko guztiarentzat
Ordua: 11:00 – 17:30
Iraupena: Proiekzioak 30 minuturo
Hizkuntza: gaztelaniaz, euskaraz
Antolatzailea: Iruñeko planetarioa
Irisgarritasuna:
- 16:30 – 17:00 proiekzioan entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako jarduera izanen da, zeinu-hizkuntzako interpretearen bidez.
- 16:30 – 17:00 proiekzioan ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako jarduera izanen da, deskribapen-saio baten bidez.
Tailerra
Jolasaren bidez Eguzkiaz eta Ilargiaz ikasteko eskulanak.
Haurrentzat diseinatutako jolas- eta heziketa-espazioa. Jarduera praktikoen eta eskulan-proiektuen bitartez, parte-hartzaile bakoitzak bere eguzki-proiektu segurua eraikiko du, kartulinazko telurio bat muntatuko du Lurraren eta Ilargiaren biraketak ulertzeko eta marrazte- eta ebakitze-jarduerak eginen ditu barneratzeko, modu dibertigarri eta praktiko batez, zer gertatzen den zeruan eklipse batean.
Publikoa:
5-10 urte bitartean
Hizkuntza:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
Ikuskizuna
Luisa eta Marisak jolasteko, kontu kontari ibiltzeko, kantatzeko... eta eklipserako falta den garaia ahalik eta dibertigarriena izateko aprobetxatzen dituzte egun berezi honetako orduak.
Udan, Luisa eta Marisa 12:00etan puntuan elkartu ohi dira herrietako plazetan jolasteko, kantatzeko eta ipuinak kontatzeko.
Baina aurtengo uda berezia da, eklipse osoa izanen da eta.
Horregatik, beren “eklipse-ehiztaria” eta orduak kontatzeko beren platertxoa hartu dituzte eta momentu berezi horren zain egotea erabaki dute gustuko duten moduan: kontu kontari.
A la una, saltaba la mula…
A las dos, jugamos con la voz…
A las tres, lo contamos al revés…
A las cuatro, un eclipse y un zapato…
Ven a reír, ven a temblar
que, con este eclipse, vamos a soñar
Formatua:
Ipuin-kontaketa
Konpainia:
Pasadas las 4
Publikoa:
Familientzat (3 urtetik gorakoentzat gomendatua)
Hizkuntza:
Gaztelania
Irisgarritasuna:
Emanaldietako batek zeinu-hizkuntza izanen du.
Accessibilidad:
- 17:30etik 18:05era bitarteko saioa, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, zeinu-hizkuntzako interpretearekin.
Tailerra
Sar zaitez ilusionismoaren munduan barrena, bertako sekretuak kontatuko dizkizun mago profesional baten eskutik. Tailer horretan magia ikasi eta fabrikatuko duzu eta magia hori etxera eramaten ahalko duzu, familia eta lagunak zur eta lur uzteko
Konpainia:
Mago Hodei
Publikoa:
5-12 urte bitartean
Hizkuntza:
- 1. eta 2. saioak gaztelaniaz
- 3. saioa euskaraz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria
Erakusketa
“Eman beste bizialdi bat” herritarrak gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko eta informatzeko kanpainaren parte da.
Erakusketak, Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Sustatzeko Bulegoak eta Orekan sozietate publikoak egindakoak, honako hauek azaltzen ditu, besteak beste: zer den gailu elektriko eta elektrikoen hondakin bat eta nola ezagutu; zer osagai izan ditzaketen (urrea, paladioa, lur arraroak...); berregokitutako gailuen bermearekiko zer eskubide duten kontsumitzaileek, edo hondatuz gero, nola iritsi, paneletako batean txertatutako QR kode baten bidez, Konpontzaileen Mapara.
Finean, gailu mota horien balio-bizitzan barrena egindako ibilbide pedagogikoa da, etxe guztietan izaten baitira horrelakoak, eta helburua kontzientziatzea da. Izan ere, ingurumen-inpaktu handia du bai haien kudeaketa egokiak, birziklatzeko eta, beraz, baliabideen erabilera murrizteko aukera ematen duelako, bai haien kudeaketa desegokiak, oso kutsagarria izan daitekeelako.
Formatua:
Erakusketa
Antolatzaileak:
Hondakinen Prebentziorako eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa (OPREC) eta OREKAN sozietate publikoa
Publikoa:
Publiko guztientzat
Hizkuntza:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
Ikuskizuna
Erle-argizariz egindako ikuskizun bat, non esploratuko dugun nola eguneroko heriotza txikiak gure gorputzean grabatzen diren eta bizitza baten paisaia marrazten duten.
Diotenez, erleen bizitza hegan-orduen arabera neurtzen da: bostehun ordu. Kasete-zinta zahar batzuetatik abiatuta, bizitza baten zatiak berregiten dira, gorputz batenak, etengabe eraldatzen ari diren oroimenenak, argizaria balira bezala. Batzuetan azkar eta beste batzuetan geldo bizi izandako garai bat, erle baten hegaldiaren moduan.
Formatua:
Ikuskizuna
Konpainia:
Carlos Gallardo
Publikoa:
12 urtetik gorakoak
Hizkuntza:
Gaztelaniaz
Ikuskizuna
Zirku- eta umore-ikuskizuna, non pilotu xelebre eta galdu batzuk leku onenaren bila baitabiltza beren karrera zoroa egiteko.
Ikuskizun ibiltaria da, non pilotu dibertigarri batzuk pedalkadaka dabilen auto berezi batean iristen diren bizikleta xelebreen karrera zoroa egiteko leku onenaren bila. Monozikloak, tamaina guztietako bizikletak, akrobaziak, malabarak eta umore handiz eta publikoaren ezinbesteko laguntzaz gaindituko dituzten ustekabeko egoerak.
Konpainia:
La finestra, nou circo
Publikoa:
Guztientzako modukoa
Hizkuntza:
Gaztelania
Irisgarritasuna:
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria den jarduera.
Esperientzia
Behaketa astronomikoa, gauez, ohiko ozar-izarrez gozatzeko.
Pertseiden jarduera handieneko eguna aprobetxatuko dugu begi hutsez gidatutako behaketa bat egiteko. Aurten batera izanen dira eklipsea eta Pertseiden jarduera handieneko eguna eta beraz, zorionekoak izanez gero, pertseida bat ikusten ahalko dugu, zerua zeharkatzen, eklipse osoaren erabateko iluntasunean barrena! Gauez, orientatzen ikasiko dugu, baita Pertseoren konstelazioa aurkitzen ere, hark igortzen omen ditu-eta meteoroak, eta zati horien kometa-jatorria ulertuko dugu.
Antolatu:
Iruñeko Planetarioa
Publikoa:
Guztientzako modukoa
Hizkuntza:
Gaztelania
Irisgarritasuna:
- Espazio irisgarria.
Marabiyak Sound
Musika eta performancearen arteko fusio ausarta da Marabiyak Sound. DJ Reimy, Marabiyakeko talde tekniko eta artistikoa eta soinu-ekipoz hornitutako hiru triziklo elkartzen ditu, Sendavivan bizipen ahaztezina eskaintzeko. Ikus-entzunezko ikuskizun erakargarri bat eta berariaz sortutako soinu-banda uztartuz, ikuskizun paregabe honek parkea etengabeko ospakizun ibiltari bihurtzen du, 13.500 watt baino gehiagoko soinu murgiltzaileak bultzatuta.
Formatua:
DJ
Publikoa:
Adin guztientzat
Konpainia:
Marabiyak Sound
Publikoa:
Publiko guztientzat
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, bibrazio-txalekoen bidez.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.
La llegada
Azken ordua! Estralurtarrak iritsi dira Lurrera...
Kale-antzerkia, non clown-ak, antzerki fisikoak eta protagonisten hitz-bizkortasunak alegiazko unibertso bat sortzen duten. Estralurtarren espazio-ontzi bat Lurrera iristear da. Gertakari historikoa da, Koilara Irratiko erreportariek zuzenean eskainiko dutena. Pertsonaia, egoera zentzugabe eta misterioz jositako set bat. Gizaki bakar batek galdu nahi ez duen gertakaria.
Formatua:
Ikuskizuna
Konpainia:
Koilara teatro
Publikoa:
Publiko guztientzat
Hizkuntza:
Gaztelania
Esperientzia
SunGun-en bidez eguzkia behatzen laguntzeko jarduera, arratsaldearen amaieran eta, gutxi gorabehera, eklipsearen ordutegian.
Formatua:
Esperientzia
Antolatzailea:
Iruñeko Planetarioa
Publikoa:
Guztientzako modukoa
Hizkuntza:
Gaztelaniaz eta euskaraz
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- 19:30etik 19:45era bitarteko saioa, entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, zeinu-hizkuntzako interpretearekin.
Eklipse-esperientzia
Eguzki-eklipse osoaren behaketa.
Norentzat: Publiko guztiarentzat
Ordua:
eklipse partziala 19:33:39an hasiko da
eklipse osoa 20:28:22an hasiko da
eklipsearen gorena 20:28:58an
eklipse osoa 20:28:22an amaituko da
eguzkia 21:11:26an sartuko da
Irisgarritasuna
Irisgarria mugikortasun urriko pertsonentzat
Jarduera irisgarria entzuteko desgaitasuna duten pertsonentzat
Ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat egokitutako jarduera, soinuztatzeko gailu baten bidez
Zuzeneko musika
Eklipsearen ondoren, Demodé Quartet taldearen emanaldia izanen dugu, eta Iruñetik eta Donostiatik datozen musikarien gibeletik Janus Lester taldearen txanda izanen da. Laukoteak a capela kantua, umorea eta antzerki musikala uztartzen ditu adin guztietako ikus-entzuleei zuzendutako ikuskizunean, ibilbide luzea izanik erreferentziako agertoki eta kultura-ekitaldietan.
Konpainia:
Marabiyak Sound
Publikoa:
Publiko guztientzat
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, bibrazio-txalekoen bidez.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.
Musika zuzenean
Egunari amaiera emateko, 22:00etan Janus Lester taldea hasiko da; Jokin Pinatxo beratar musikaria da taldeko ahots nagusia, egungo euskal eszenako ahots ezagunenetako bat. Artistak bigarren diskoa aurkeztuko du Sendavivan, Lore; etapa ilunak onartu egin behar direla adierazten du album horretan, hazteko eta loratzeko bidearen parte diren aldetik. Eta ideia hori bat dator, bereziki, eklipsearen sinbologiarekin; izan ere, argia eta iluntasuna unetxo batez batera gertatuko dira, ingurunearen beste pertzepzio bat izateko aukera emanik.
Publikoa:
- Publiko guztiarentzat
Irisgarritasuna:
- Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat irisgarria.
- Entzumen-desgaitasuna duten pertsonentzat egokitua, bibrazio-txalekoen bidez.
- Ikusmen-desgaitasuna duten pertsonentzat irisgarria.