Arguedas
Eklipse Arguedasen
Arguedas Bardea ospetsuetatik hurbil dago, eta herriak zein inguruneak lagunekin eta senideekin esperientzia bereziak partekatzera gonbidatzen zaituztete. Bizikletaz ibiltzea, Arguedasko kobazuloak bisitatzea hala egunez nola gauez, ibilaldiak naturan... Familia- eta landa-izaerako osatuak ditu, eta apartamentu turistikoak, landetxeak, aterpetxeak eta landa-hotelak.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Arguedasko behatokia Yugoko Ama Birjinaren baselizaren ondoan dago. Eremu horretan, eskura dira ur edangarria, gerizpeak eta aparkalekua, eta, bada, halaber, jatetxe-zerbitzua.
Gainera, herri-kaskoan, igerilekua, kanpatzeko gunea eta autokarabanentzako eremua daude, baita atseden-eremuak ere, eta bertan eginen dira kobazuloetarako bisita gidatuak eta egun horretarako antolatutako gainerako kultur jarduerak. Egunari amaiera bikaina emateko, eklipsearen fenomenoaren txanda hartuko du Pertseiden ikuskizunak. Behatokia 15:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira. Kanpatzeko gunea eta autokarabanen parkina udalerri bakoitzak kudeatuko du. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Irisgarritasuna
Honako hau behatoki irisgarria da; izan ere, irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta pertsona guztiek seguru eta era autonomoan baliatu ahal izatea bermatuta dago. Guneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, aparkaleku erreserbatuak, eskailera-mailarik gabeko ibilbideak eta zabalera nahikoa dutenak, zoladura egonkorrak eta irristagaitzak, malda egokiak, komun irisgarriko gune egokituak eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatutako lekuak.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Informazio Interesgarria
Harramentarako kontaktua:
eclipse@arguedas.es
603 71 25 26
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 2.000 pertsona egon daitezke.