Azkoien
Eklipsea Azkoien
Azkoien zer bisitatu asko dago, hala erdigunean nola inguruetan. Interesgune nagusiak: alde zaharra, Erdi Aroko arkuak dituen zubia (XVII. mendean berritu zituzten). Fusilarien dorrea, San Joan Ebanjelista. Tenplu gotiko-errenazentista zaharra da, eta gaur egun XVIII. mendeko dorrea baizik ez dago ikusgai.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Peraltan, eklipserako behatokia hirigunetik aldendutako lurzati batean egonen da; berariaz hautatu da inguruko orografia saihesteko. Inguruan badira aparkaleku gaituak, bai kokagunearen ondoan, bai udalerriaren erdigunean.
Halaber, askotariko jarduerak antolatu dira udalerriko hainbat txokotan egun osorako; beraz, hainbat proposamen eskainiko dira gertaera astronomikoaren osagarri. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 2500 pertsona egon daitezke.