Bardeak – El Ferial
Eklipsea Bardeetan - El Ferial
Bardeetatik hurbil dago El Ferial atseden-gunea, hain zuzen ere, izen bereko urtegiaren ertzean. Turismo aktiboaren zaleentzako inguru ezin hobea da, baita mendizaletasunerako eta urtegi ondoko mendi-ibilietarako ere. Gainera, El Ferialen bada jatetxe bat, etxeko otorduak eskaintzen dituena, adibidez, paellak, kazolak eta parrilladak, tokiko osagai freskoak erabilita. Jatetxea esperientzia atsegin eta askotarikoa eskaintzeko diseinatuta dago, eta ezin hobea da natragune pribilegiatu batean konpainia onean une ederrak igarotzeko. Bertako arroka- eta basamortu-formazioei eta zeru garbiei esker, eklipsea eta Pertseidak ikusi ahal izanen ditugu. Une ahaztezina izanen da.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Sekulako bistak eskaintzen ditu eklipsea ikusteko, kokapena eta argitasun eskasa direla eta. Oinarrizko zerbitzuak dauzka; familia-gunea, aparkalekua, jatetxea, sarbide-kontrola, informazio-puntuak, gerizpeak. Behatokia 11:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipse zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.000 pertsona egon daitezke.