Buñuel
Eklipsea Buñuelen
Buñuel Nafarroako Erriberako udalerria da, eta ondarea, baratza eta ibai-eremu babestuak uztartzen ditu. Buñuel joan-etorri bat egiteko leku ezin hobea da, klima lehorra eta argitsua baitu, baratzeko produktuentzat eta zerua behatzeko gau egokientzat mesedegarria.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Buñuelek proposatzen duen behatokia Arboledako atseden-gunea da. Han, oinarrizko zerbitzuak, aparkaleku handia, piknik-guneak eta zabuak dituen itzalpeko berdeguneak eta familia-jardueren egitarau osoa ditu. Leku ezin hobea da Ebro ibaiaren albotik paseatzeko, txoko perfektua familian egun lasai batez gozatzeko. Autokarabanentzako aparkalekua behatokiaren sarreran dago. Behatokia 11:00etatik aurrera egonen da zabalik.met cursus.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Informazio interesgarria
Harramentarako kontaktua:
638873749
coordinador@bunuel.es
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 650 pertsona egon daitezke.