Cárcar
Eklipsea Carcarren
Carcarrek aukeratu duen behatokiak zerumuga zabala eta orientazio perfektua ditu. Egunean zehar, igerilekuen barrutian, behatokitik oinez minutu gutxira, familia guztiarentzako jolas-jarduerak eskainiko zaizkie bisitariei. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Carcarrek aukeratu duen behatokiak zerumuga zabala eta orientazio perfektua ditu. Egunean zehar, igerilekuen barrutian, behatokitik oinez minutu gutxira, familia guztiarentzako jolas-jarduerak eskainiko zaizkie bisitariei. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 800 pertsona egon daitezke.