Castejón
Eklipsea Castejonen
Castejón historia, kultura, gastronomia eta natura eskaintzen dituen helmuga da; bere kaleetan barrena ibiltzea eta ardoaren inguruko tradizioa ezagutzea esperientzia paregabea da. Bere paisaiek eta laborantzek esperientzia lasaia eta atsegina bizitzera gonbidatzen zaituzte. Naturazaleentzat aproposa den mendi-ibilaldia egiteko aukera eskaintzen du, biodibertsitateagatik nabarmentzen den natura-erreserbako gune batean kokatuta baitago.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Castejóngo kirol-instalazioetan kokatuko da behatokia, El Romeral multzoaren barnean. Aparkaleku erreserbatua goizeko 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta udalerriko jarduera turistikoak eskainiko dira (kontsultatu udal-webgunea, ordutegiak eta tarifak ezagutzeko).
Behatokitik igerilekuetan sartzen ahalko da, ohiko tarifen arabera. Inguruan badira gerizpeak, tailer- eta jolas-gunea eta jantoki gisa gaitutako eremua, eta 17:00etatik aurrera eginen dira jarduerak. Eklipsearen ondoren, gunea erabili ahal izanen da zerua eta Pertseidak behatzeko.
Irisgarritasuna
Honako hau behatoki irisgarria da; izan ere, irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta pertsona guztiek seguru eta era autonomoan baliatu ahal izatea bermatuta dago. Guneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, aparkaleku erreserbatuak, eskailera-mailarik gabeko ibilbideak eta zabalera nahikoa dutenak, zoladura egonkorrak eta irristagaitzak, malda egokiak, komun irisgarriko gune egokituak eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatutako lekuak.
Castejónen, gainera, arreta-langile kualifikatuak daude. Igerilekuen eremuan sartuz gero, igogailuak erabiltzen ahal dira.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 2.500 pertsona egon daitezke.