Corella
Eklipsea Corellan
Corellari Nafarroako harribitxi barrokoa ere deitzen diote, eta, bertan, arkitekturaz gozatu edo Ebro ibaiaren ertzetik paseatzen ahal duzu. Corellak askotariko erakargarri turistikoak eskaintzen ditu familian gozatzeko.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Corellako behatokia futbol-zelaian egonen da. Inguruak hainbat oinarrizko zerbitzu ditu; informazio-puntuak, lehen sorospenetarako gunea eta aparkalekua.
Eskaintza horretaz gain, badira igerilekua eta atsedenerako familia-guneak. Kokagune nagusi horren ordez, Félix Rodríguez de la Fuente behatokira ere joaten ahal da, leku ederra da eta eklipseaz gozatzeko. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira. Kanpatzeko guneak eta behatokirako anezkak kudeatuko ditu udalerri bakoitzak. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 4.000 pertsona egon daitezke.