Fitero
Eklipsea Fiteron
Fiteroko turismo-eskaintzak funtsezko 4 oinarri ditu: artea eta kultura, natura eta ibilbideak, gastronomia eta osasuna eta lasaitasuna. Probestu Fiteroko bisita monasterioa bisitatzeko (bisita gidatuak eskaintzen ditu), Bécquerren bidea eta La Mora kobazuloa ezagutzeko (Gustavo Adolfo Bécquer poetan inspiratutako kultur eta natur ibilbidea) edo Roscas ibilbidea egiteko (mendi-ibilirako aproposa, formazio geologiko harrigarriak dituen paisaiekin).
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Fitero leku ezin hobea da eklipseaz gozatzeko. Guneak oinarrizko zerbitzuak, informazio-puntuak, arreta medikoa, gerizpeak, aparkalekua eta jatetxe-zerbitzuak ditu.
Esperientzia hobetzeko, udalerriak jarduera-egitarau zabala antolatu du eklipsearen aurreko eta geroko egunetarako, azaroren 12a izanik egun nagusia. Proposamenak funtsezko lau ardatz izanen ditu: gastronomia, artea, osasuna eta gaueko zeruaren kalitatea. Behatokia 11:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira. Behatokian kanpatzeko guneak kudeatuko ditu udalerri bakoitzak. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.500 pertsona egon daitezke.