Larraga
Eklipsea Larragan
Larraga leku ezin hobea da egun atsegin batzuk igarotzeko eta eklipseaz gozatzeko. Abuztuaren 12ko gertakari astronomikoaz gain, mendian ibilaldiak egin ahal izango dituzu ikuspegi panoramikoekin, ibilbide tradizionaletan paseatu eta gastronomiaz gozatu.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Larragak kirol-gunea eta instalazioak eskaintzen ditu behaketa-puntu gisa. Eremu horretan, gainera, jateko lekuak, komunak, piknik-guneak eta itzal-eremuak daude. Belar artifizialeko futbol-zelai bat eta pilotalekua ere baditu aisialdirako leku gisa eta egun horretarako kultur eta aisialdiko gainerako jarduerak leku horietan egingo dira. Behatokiaren ondoan, udal-igerilekuak daude, eta horietara sar daiteke ohiko tarifak ordainduz gero. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira.
Irisgarritasuna
Honako hau behatoki irisgarria da; izan ere, irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta pertsona guztiek seguru eta era autonomoan baliatu ahal izatea bermatuta dago. Guneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, aparkaleku erreserbatuak, eskailera-mailarik gabeko ibilbideak eta zabalera nahikoa dutenak, zoladura egonkorrak eta irristagaitzak, malda egokiak, komun irisgarriko gune egokituak eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatutako lekuak.
Larragan, gainera, igerilekura sartzeko igogailuak eta arreta emateko langile kualifikatuak daude.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Informazio Interesgarria
Harramentarako kontaktua:
628073202
655475851
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.000 pertsona egon daitezke.