Lerín
Eklipsea Lerinen
Lerinen bereizgarriak dira garrantzi historikoa, Arga ibaira begirako labarraren gaineko etxaldea eta paisaiak (pinudiak eta gune erdibasamortutarrak). Alde zaharrean, bertako nobleziaren jauregi eta etxe harmarridunak topatuko dituzu. Bisitatu behatokiak eta ezagutu Leringo natura.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Lerin Starlight herri izendatu dute, eta zelai bat gaituko du, bista paregabeak dituena, udalerri ondoan. Hori izanen da ekitaldiko gune nagusia. Guneak luzerako aparkaleku handiak ditu, baita jatetxe-zerbitzuak ere.
Hala, udalerriak jarraipena ematen dio dibulgazio astronomikoan egindako ibilbide bikainari, urtero antolatzen baititu «Lerin Izarrerri» jardunaldiak. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira. Behatokian kanpatzeko guneak kudeatuko ditu udalerri bakoitzak. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 5.000 pertsona egon daitezke.