Lodosa
Eklipse Lodosan
Monumentu asko dago Lodosan, baita erakargarri turistiko asko ere, eta udalerriaren historia ezagutzeko aukera ematen dute horiek.
Besteak beste, Velasco dorrea nabarmentzen da. Bertan izanen da behatokia, eta bista panoramiko ederrak ditu Nafarroaren eta Gaztelaren arteko muga historikoa zenaren gainean. Hego-ekialdeko fatxadan otoiztegi errenazentista bat dago, Nievako kondeek 1570ean eraikia.
Probestu aukera eta ezagutu Lodosa, eta bertako gastronomia eta gainerako erakargarri turistikoak.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Lodosak Velasco dorrearen ondoan kokatzen du eklipsea behatzeko gunea. Enklabe horretara errazago iristeko, aparkaleku nagusia udalerrian egongo da, eta anezka-autobus zerbitzua jarriko da bisitarien eskura. 11:00etatik aurrera egongo da zabalik jendearentzako arreta, eta jarduerak egingo dira eklipsearen ondoren. Esperientzia osatzeko, kultura-jardueren programazio bat diseinatu da arratsaldez, behaketa-gunean. Hala, inguruneak aukera emango du bere aberastasun historikoa fenomeno astronomiko paregabe horrekin konbinatzeko, eta gauari amaiera emateko, eklipsearen ondoren Pertseidak behatuko dira. Udalerritik punturainoko joan-etorriak udalerri bakoitzak kudeatzen ditu. Zure sarrera erosi ondoren, informazio gehiago bidaliko dizugu.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 2.500 pertsona egon daitezke.