Martzilla
Eklipsea Martzillan
Martzillak gaztelura bisita bat eskaintzeaz gainera, bertako bidexken aniztasuna ere eskaintzen dizu, hala nola bide berdea, naturaz gozatzera gonbidatzen duena, naturaren edertasuna bete-betean ikusi ahal izateko. Nafarroako Erriberako historia eta gastronomia ezagutu daiteke bertan. Leku ezin hobea da familian gozatzeko eta eklipsea behatuz une paregabeak bizitzeko.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Eklipsea aparteko gertakaria izango da, eta Martzillak haren parte izan nahi du. Egun osoan zehar, hainbat kultur eta dibulgazio-jarduera egingo dira Martzillako gazteluaren barruan. Eklipsea ikusteko unerako El Campiloko partzeletako bat gaitu da. Gainera, Martzillak kanpatzeko eremu bat, erreserbatutako aparkaleku-eremuak, haurrentzako gunea eta abar izango ditu. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira. Behatokian kanpatzeko guneak kudeatuko ditu udalerri bakoitzak. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.000 pertsona egon daitezke