Mendabia
Eklipsea Mendabian
Mendabia Ebro Garaiko Erriberako hiribildu eta udalerri nafar bat da. Ezaguna da aberastasun historiko, kultural eta gastronomikoagatik, bai eta jatorri-deitura duten produktuetan erreferente izateagatik ere. Mendabia XII. mendean sortu zen, eta historia oparoa eta ondare kultural handia ditu.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Mendabiak jarduerak eta eremuak eskaintzen dizkie bisitariei udalerria Legardako Ama Birjinaren ermitarekin lotzen duen pasealekuan. Egunean zehar jarduera ugari antolatu dira, hala nola bisita gidatuak eta beste familia-jarduera batzuk. Gainera, udal-igerilekuak eta beste udal-instalazio batzuk behaketa-eremuaren alboan daude; hortaz, egun horretarako eskaintza oso betea da. Behatokia 11:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira. Behatokian kanpatzeko guneak kudeatuko ditu udalerri bakoitzak. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Irisgarritasuna
Honako hau behatoki irisgarria da; izan ere, irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta pertsona guztiek seguru eta era autonomoan baliatu ahal izatea bermatuta dago. Guneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, aparkaleku erreserbatuak, eskailera-mailarik gabeko ibilbideak eta zabalera nahikoa dutenak, zoladura egonkorrak eta irristagaitzak, malda egokiak, komun irisgarriko gune egokituak eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatutako lekuak.
Mendabian, gainera, igerilekura sartzeko jasogailuak daude, baita arreta emateko langile kualifikatuak ere
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Informazio interesgarria
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.000 pertsona egon daitezke.