Tafalla
Eklipsea Tafallan
Tafalla Nafarroako hiri ezaguna da historia aberatsa eta Erdi Aroko xarma gordetzen dituelako. Tafallak bere alde zaharreko Erdi Aroko giroa eta erdiguneko aire modernoa uztartzen ditu, tokiko kultura ezagutu eta gozatzeko ezin hobea. Tafalla helmuga erakargarria da ingurune harrigarri batean historia eta kultura aurkitu nahi dutenentzat. Gainera, mendi-ibilaldiak gustatzen zaizkienentzako leku ezin hobea da; hiri xarmagarri honek hainbat ibilbide eskaintzen ditu, baso hostotsuen eta zelai berdeen artean ibili ahal izateko, paisaia ikusgarriekin.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Tafallak eklipsea behatzeko puntu estrategiko bat eskaintzen du, hirigunetik hurbil, oinez joateko moduan. Behatokiaren alboan, aparkalekua eta informazio-gunea daude. Behatokiaren ondoan, udal-igerilekuak, supermerkatuak, familia-eremuak, itzal-eremuak eta ostalaritza-guneak daude. Egunez eta gauez, Tafallak adin guztietarako kultur programa osagarri bat prestatu du. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Informazio interesgarria
Harramentarako kontaktua:
639 91 71 73
ayuntamiento@tafalla.es
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 4.000 pertsona egon daitezke.