Tudela
Eklipsea Tudelan
Tutera leku estrategikoa da eklipsea eta pertseidak behatzeko, aukera ezin hobea barazkien hiriburua ezagutzeko, aukera gastronomiko oparoaz gozatzeko, kaleetan murgiltzeko eta hiri eder honen txoko guztiak ezagutzeko.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Tutera da eklipse osoak gehien iraungo duen puntuetako bat. Tuterak eklipsea ikusteko leku gisa Queiles ibaiaren pasealekuko tarte bat aukeratu du, feria-barrutiaren alboan. Eremu horretan parke bat dago, haur-jolasekin eta iturriekin, eta ondo konektatuta dago hiriko beste eremu batzuekin.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Informazio Interesgarria
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.000 pertsona egon daitezke.