Viana
Eklipsea Vianan
Viana Nafarroako hiri historikoa da, ondare handia duena. 1219an sortu zuen Antso VII.a Azkarra erregeak eta puntu estrategikoa da Donejakue Bidean. Ondare historikoagatik da ezaguna, Erdi Aroko harresiak, eliza monumentalak eta jauretxeak dituelako, kultura-intereseko ondare izendatuak.
Servicios
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Vianak hiriaren goialdean dagoen El Cueto eremua prestatu du eklipsea ikusteko puntutzat. Eremu horrek piknik-guneak, itzal-eremuak eta haurrentzako gunea ditu, eta abuztuaren 12rako behar diren zerbitzu guztiak izango ditu. Gainera, Vianak kultur jarduera eta bisita gidatu gehiago eskainiko ditu egunean zehar. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Informazio interesgarria
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 2.000 pertsona egon daitezke.