Bardeak – Aguilares
Eklipsea Bardeetan - Aguilares
Aguilaresko interpretazio-zentroa da Bardeak bisitatzeko informazio-, hezkuntza- eta orientazio-zentroa. Hezkuntza-baliabideak, mapak, ibilbideak eta parkeko faunari, florari eta geologiari buruzko erakusketak eskaintzen ditu. Aguilaresko behatokia ospetsua da arroka- eta basamortu-formazioak direla eta, eta Bardea Zurien ikuspegi panoramikoa eskaintzen du, ezin hobea dena argazkiak egiteko.
Servicios
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Aguilaresko informazio-zentroak Bardeen Natura Parkerako sarreran ipiniko du eklipserako behatokia, bisitari-zentroaren beraren alboan. Inguruan badira ur edangarria, komunak, aparkalekuak eta jatetxe-zerbitzuak, guztia ere natura-ingurune benetan paregabe batean. Horri guztiorri ohiko erakusketa-eskaintza gehitzen zaio; dioramak, hegaztien tamaina errealeko erreprodukzioak, bideoak eta tokiko ekosistemaren birsortzeak, tokiko flora eta faunaz eta lurraldeko geologiaz ikasteko. Era berean, hezkuntza-jarduerak eta ikasmaterialak eskaintzen ditu eskola-umeentzat, barne hartuta koadernoak eta baliabide irisgarriak PDF, audio eta irakurketa errazeko formatuetan.
Bestalde, zeruertz pribilegiatua du, erabat oztoporik gabea. Paisaia hori da, hain zuzen ere, erakargarri handiena, bertaratzen direnek panoramika aparta batez gozatuko dutelako eta norabide guztietan hedatuko diren eklipsearen kolore-ñabardura harrigarriak hautemanen dituztelako. Behatokia 11:00etatik aurrera egonen da zabalik.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.000 pertsona egon daitezke.