Cascante
Eklipsea Cascanten
Bardearen eta Moncayoko mendilerroaren artean kokatuta dago hiri zahar hau, eta historiaz beteta dago. Hainbat herri ikusi ditu bertatik igarotzen, hala nola zeltiberiarrak edo erromatarrak, eta ondare historiko eta arkeologiko aberats eta askotarikoa utzi zuten. Aztarna horiek bildu eta ikertu egin dira, udalerri horren historia zehaztasun handiagoz interpretatzeko.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Cascantek termoludiko gunearen erdialdeko eremu bat prestatu du eklipsea ikusteko leku apropos gisa, eta egun osoan zehar jarduera-programa zabala antolatu du, aisialdiko, kiroleko eta kulturako ekintzekin. Behaketa-eremutik kanpoko igerilekuetara, spa gunera eta ur termaletara sartzeko aukera izango da, tarifa murriztuak ordainduta eta edukiera erabilgarriaren arabera. Behaketa-gunera sartzeko eta irekitzeko ordutegia goizeko 9:00etatik aurrera izango da, eta eklipsearen ondoren ere jarduerak egingo dira.
Esparruaren ondoan autokarabanentzako aparkalekua eta merenderoak daude, baita frontoia ere; bertan beste jarduera osagarri batzuk egingo dira.
Irisgarritasuna
Honako hau behatoki irisgarria da; izan ere, irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta pertsona guztiek seguru eta era autonomoan baliatu ahal izatea bermatuta dago. Guneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, aparkaleku erreserbatuak, eskailera-mailarik gabeko ibilbideak eta zabalera nahikoa dutenak, zoladura egonkorrak eta irristagaitzak, malda egokiak, komun irisgarriko gune egokituak eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatutako lekuak.
Cascanten, gainera, igerilekura sartzeko jasogailuak daude, baita arreta emateko langile kualifikatuak ere.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 1.500 pertsona egon daitezke.