Ribaforada
Eklipsea Ribaforadan
Ribaforadak eta inguruek askotariko baliabideak eskaintzen dituzte denon gozamenerako; erromatar ondare arkeologikoa, Erdi Aroko legatu tenplarioa, arkitektura erlijiosoa eta Aragoiko Ubide Inperialaren ondoko ibilbideak. Konfortari dagokionez, ostatu, landetxe, aterpetxe, hotel, hostal eta autokarabana-gune asko ditu. Eta gastronomia askotarikoa ere bai, Nafarroako baratzea eta Bardeetako artzain-sukaldaritza tradizionala uztartzen dituena.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Ribaforadako behatokia Bardeetako behatokian egonen da, udalerriaren mendebaldean. Hala, eklipse osoak luzeen iraunen duen naturaguneetako batean gozatu ahalko da gertaeraz. Gunean badira gerizpeak, haurrentzako guneak, komunak eta aparkalekuak (hurbil).
Herrigunean, behaketa-gunetik kanpo, igerilekua, kanpatzeko guneak eta atseden-guneak daude, baita jatetxeak ere, tokiko gastronomiaz gozatzeko. Egunean zehar, esperientzia astronomikoaren osagarri, udalerrian hainbat kultur jarduera eginen dira. Behatokia 11:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira. Kanpatzeko guneak udalerri bakoitzak kudeatuko ditu. Sarrera erosi ondoren, zurekin harremanetan jarriko gara informazio gehiago emateko.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 2526 pertsona egon daitezke