Sendaviva
Eklipsea Sendavivan
Sendaviva da Nafarroako familia-aisialdiko parkerik handiena. Natura, animaliak, jolasak eta ikuskizunak uztartzen ditu familien gozamenerako.
Abenturaz beteriko parke handi bat da, animalia anitz ditu, natura ere bai, eta 30 jolasetik gora, familian gozatzeko. Aire zabalean gozatzeko pentsatutako parkea da, eta adin guztietarako jarduerak eta jolasak ditu; ezin hobea da haurrak dituzten familientzat. Sendavivan 200 espezie eta 1.000 animalia baino gehiago daude. Bisitariek ibilbide tematikoak egin ditzakete, esaterako, Azienda Bidea, Argazki Safaria, Ugaztun Harrapakarien Basoa edo Hegazti Bilduma.
Zerbitzuak
Sare ofizialeko behatoki guztiek zerbitzu komun zenbait dituzte, hala nola aparkaleku erreserbatuak, informazio-puntuak, komunak, jatetxe-eskaintza, ur edangarria eta mediku-zerbitzua edo anbulantzia. Gainera, segurtasuneko elementu gisa, elkarguneak eta aterpeak zehaztu dira. Halaber, behatoki bakoitzak kultur eta zientzia-dibulgazioko jarduerak eskain ditzake, hain egun seinalaturako eskaintza osatzeko.
Sendaviva natura-parkea inguru pribilegiatua da eklipsea ikusteko. Bista paregabeak ditu, ilargiaren itzala lurraldea zeharkatzen ikusi ahal izateko. Bere ezaugarriak kontuan hartuta, aukera aproposa da familientzat eta haurrentzat, egun osoa parkean igarotzeko eta gozatzeko aukera ematen duelako. Parkearen zerbitzuak erabiliko dira, eta esperientziari gehituko zaizkie parkeko ohiko dinamikak eta parkean bizi diren animalien presentzia beti sinpatikoa.
Gainera, egitarau berezia antolatu dute gertaera astronomikoaren inguruan; alegia, solasaldiak, tailerrak, eklipse osoa aurretiaz bizitzeko simulazio-kabina eta ilargiaren itzala atzemateko globo estratosferiko baten jaurtiketa. Egunari amaiera bikaina emateko, eklipsearen fenomenoaren txanda hartuko dute Pertseiden ikuskizunak eta beste kultur proposamen batzuek. Behatokia 10:00etatik aurrera egonen da zabalik, eta eklipsearen ondoren jarduerak egingo dira.
Irisgarritasuna
Honako hau behatoki irisgarria da; izan ere, irisgarritasuneko gutxieneko baldintzak betetzen ditu, eta pertsona guztiek seguru eta era autonomoan baliatu ahal izatea bermatuta dago. Guneak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, besteak beste, aparkaleku erreserbatuak, eskailera-mailarik gabeko ibilbideak eta zabalera nahikoa dutenak, zoladura egonkorrak eta irristagaitzak, malda egokiak, komun irisgarriko gune egokituak eta mugikortasun murriztuko pertsonentzat erreserbatutako lekuak.
Sendavivak desgaitasunarekiko duen konpromisoa irmoa bezain zeharkakoa da. Parkeak erraztasun anitz eskaintzen dizkie desgaitasuna duten pertsonei eta horien laguntzaileei: sarbideen diseinua, barne-ibilbideak eta ikuskizunen ingurunea irisgarritasun unibertsaleko irizpideen araberakoak dira. Halaber, jatetxeek eta ostatuak kontuan hartzen dituzte ingurune, produktu eta zerbitzu irisgarriak behar dituztenen eskakizunak. Kontsultatu informazio osoa hemen. “Bi gauko eguna” ekimenerako antolatutako programa bereziaren barnean, kontuan hartu da irisgarritasuna hainbat ekintzatan, esaterako, eklipsearen simulazio-kabina murgiltzailean.
Mapa
Lanean ari gara, sare ofizial osoan zerbitzurik onena emateko. Behatokiaren antolakuntzak informazio hori gaurkotzen ahalko du; beraz, gomendatzen dizugu mapa kontsultatzea abuztuaren 12a baino lehen, xehetasunak ezagutu eta egonaldia planifikatzeko.
Eklipsea zenbat segundoan egonen den ikusgai
Eklipse osoko fasearen iraupena kokapen honetan.
Gehieneko edukiera
Esparruan aldi berean gehienez 6.000 pertsona egon daitezke.