Behaketa-puntuen sarea
Zer esan nahi du Nafarroako Gobernuaren behaketa-gune ofiziala izateak?
Nafarroako lurraldean, osotasun-bandaren barruan, eklipsea baldintza onenetan behatzeko bereziki diseinatutako espazio bat publiko orokorraren eskura jartzen duten
udalerriak dira.
Behaketa-puntu ofizial guzti hauek eklipsearen ikusgarritasun ezin hobea bermatzen dute, osotasun-fasean gutxienez 50 segundoko iraupenarekin. Gainera, puntu horietako bakoitzak honako baldintzak eskaintzeko lan egin du, besteak beste:
– Behaketa-eremuetarako sarbideak
– Egun osoan zehar egingo diren jardueren programazioa
– Eklipsea behatzeko betaurrekoak eskuragarri
– Material didaktikoak
Puntu ofizialak
01. Arguedas
02. Bardenas Reales – Aguilares
03. Bardenas Reales – El Ferial
04. Buñuel
05. Cárcar
06. Cascante
07. Castejón
08. Corella
09. Fitero
10. Larraga
11. Lerín
12. Lodosa
13. Marcilla
14. Mendavia
15. Azkoyen
16. Ribaforada
17. Sendaviva
18. Tafalla
19. Tudela
20. Viana

Non behatu ahal izango duzu eklipsea
Itzala Nafarroan barrena
Eklipse partziala
Eklipse osoa 50 segundo baino gutxiagoan
Eklipsea osorik ikusiko da 50 segundo baino gehiagotan
Nola erosi zure sarrera
Nafarroako Gobernuaren behaketa-puntu ofizialen sarean agertzen diren 20 udalerritik bat aukeratu.
10 sarrera pertsona bakoitzeko gehieneko erosketa-kopurua.
Taldeentzako sarrerak kontsultatu baldintzak www.eklipsenavarra.com webgunean, aukeratutako udalerriaren fitxan.
AUTOZ KARABANAZ EDO MUPentzako IBILGAILUZ bazatoz - ziurtatu zure sarrera ofizialean sartuta dagoen aparkalekua baliozkotu eta erreserbatu duzula. Ezin izango da sartu aparkalekuaren sarrera espezifikoa aurkeztu gabe.
BUSEZ BAZATOZ, zure sarrera erosteko prozesuaren amaieran gehien komeni zaizkizun linea eta irteera- eta itzulera-ordutegiak aukera ditzakezu.
Partekatu autoa edo busez etorri, isuriak murrizteko eta errepideak ez kolapsatzeko.
Zure sarrerak hemen eros ditzakezu:
Baluarteko leihatila
NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntua
Sarrerak barne hartzen duena
Nafarroako Gobernuaren behaketa-puntu ofizialen sarearen barruan, aukeratutako herrian gaitutako behaketa-eremurako sarbide zuzena.
Aukeratutako herrian gaitutako aparkaleku-eremuan aparkatzeko plaza erreserbatua.
ISO 12312-2 araudiaren araberako betaurreko homologatuak, eklipsea modu seguruan behatzeko. Betaurrekoak sarbidean sarrera balioztatzean emango dira.
Behaketa-eremuak hurrengo zerbitzuak izango ditu: itzal-eremuak, edateko ura, komunak, janari eta edari salmenta puntuak.
Egun osoan zehar lekuko udalak antolatutako jarduera-programa paraleloa.
Informazio gehiago udalaren web-atalean,: eklipsenavarra.com
Gogoratu zure sarrera eta aparkaleku-txartela deskagatu eta zurekin eramatea 26/08/12AN.
Zure sarrerak hemen eros ditzakezu:
Baluarteko leihatila
NICDOk La Morea merkataritza-gunean duen informazio eta salmenta-puntua
EklipseBus
.