Eklipse 2026 | Bi gauetako eguna Nafarroan
Zer da Eklipse proiektua?
Nafarroako Gobernuak, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bidez, eta NICDOk, Iruñeko Planetarioarekin batera, Eklipse Proiektua diseinatu dute. 2026an zehar jarduera ugari programatzen dituen proiektu honen helburu nagusiak dira Nafarroa fenomeno astronomiko hau bere osotasunean gozatu ahal izango den eskualdeetako bat bezala kokatzea; ezagutza zientifikoa herritarrengana hurbiltzea; eta gertaera honetaz osasunari zein mugikortasunari dagokienez segurtasun-baldintzarik onenetan gozatzeko aukera bermatzea.
Abuztuaren 12ko eklipsea Nafarroako 141 udalerritan ikusiko da bere osotasunean.
Zehazki, Nafarroako Erribera izango da eklipse osoa denbora gehienez ikusiko den eskualdea. Bertako zenbait udalerritan fenomenoa gehienez ia minutu 1 eta 30 segundoz behatu ahal izango da.
Behaketa-puntuen
sarea
Proiektuarekin bat egiten duten udalerriek osatuko dute lotutako puntuen sarea. Lotutako puntuen sare honetan fenomeno hau modu seguruan behatzeko behar den guztia egongo da eskuragarri.
Jarduera osagarriak
Puntu ofizialetan jarduera osagarriak egin ahal izango dira, eta horiek pixkanaka webgune honetan jasoko dira.
– Nafarroa –

