Archivo de vídeo

Eklipse 2026 | Bi gauetako eguna Nafarroan

Irudia
01
Eguzki-eklipse osoa

Zer da Eklipse proiektua?

Nafarroako Gobernuak, Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren bidez, eta NICDOk, Iruñeko Planetarioarekin batera, Eklipse Proiektua diseinatu dute. 2026an zehar jarduera ugari programatzen dituen proiektu honen helburu nagusiak dira Nafarroa fenomeno astronomiko hau bere osotasunean gozatu ahal izango den eskualdeetako bat bezala kokatzea; ezagutza zientifikoa herritarrengana hurbiltzea; eta gertaera honetaz osasunari zein mugikortasunari dagokienez segurtasun-baldintzarik onenetan gozatzeko aukera bermatzea.

141U

Abuztuaren 12ko eklipsea Nafarroako 141 udalerritan ikusiko da bere osotasunean.
Zehazki, Nafarroako Erribera izango da eklipse osoa denbora gehienez ikusiko den eskualdea. Bertako zenbait udalerritan fenomenoa gehienez ia minutu 1 eta 30 segundoz behatu ahal izango da.

Irudia
02
Non ikusi ahal izango duzu?

Behaketa-puntuen 
sarea

Proiektuarekin bat egiten duten udalerriek osatuko dute lotutako puntuen sarea. Lotutako puntuen sare honetan fenomeno hau modu seguruan behatzeko behar den guztia egongo da eskuragarri.

Jarduera osagarriak
Puntu ofizialetan jarduera osagarriak egin ahal izango dira, eta horiek pixkanaka webgune honetan jasoko dira.

Lerínen gaueko ikuspegia

Sareko udalerriak

Lankidetzan egindako lana

Nafarroako Gobernua, tokiko erakundeekin batera, elkarlanean ari dira urteko ekitaldirik jendetsuenetako bat hartzeko prestatuta egongo den lotutako puntuen sare bat sortzeko. Kultura-, hezkuntza- eta dibulgazio-jarduerak ere prestatzen ari dira herritarrak informatzeko, prestatzeko eta halako gertakari berezi batez modu seguruan gozatu ahal izatea bermatzeko.

Behaketa-puntuak

Sendaviva parkearen aireko ikuspegia

Sendaviva

Sendaviva Natura Parkea

Nafarroako natura parkea buru-belarri murgilduko da ekitaldi paregabe honen ospakizunean. Bertaratzen direnen esku jarriko ditu bere azpiegitura eta ekipamendu guztiak, bai eta datozen hilabeteetan ezagutaraziko duten jarduera-egitarau oso bat ere.

www.sendaviva.com

 

Non behatu ahal izango duzu eklipsea

Itzala Nafarroan barrena

1. banda
Eklipse partziala
2. banda
Eklipse osoa 50 segundo baino gutxiagoan
3. banda
Eklipsea osorik ikusiko da 50 segundo baino gehiagotan
Mapa de Navarra con la banda de totalidad del eclipse

Eklipsea ikusteko aurreikusitako segundoak 64”
Jarduerak
 
2026/08/12
Egunak 190
.
Orduak 08
.
Minutuak 20
.
Segundoak 27

– Nafarroa –